Artisten atzera
|
||||||||||||||||||||||||||||
Javier ALKAIN90eko hamarkadan, Alkainek, Madrileko arte eder eskolan ikasi zuen. Ondotik, Donostian plantatu da bere ikasketak segituz eta bere estudioa finkatuz. Madrilen, Bartzelonan, Bilbon eta Donostian bere obrak erakutsi ditu bakarrik edo artista batzuekin batera. 2000an, Arte plastikoaren Gure Artea saria eraman zuen. 2001ean, Bilboko Colon XVI arte galerian eta Arte Ederrak Museoaren berrirekitzearen karietarat, "Gaur, Hemen, Orain" erakusten dituen obrak aurkeztu zituen. Izadia, itsasoa, harea eta basamortuari duen erakargarritasuna erakutsi nahi dute bere obrek: margoa, kaligrafia eta olerkia erabiliz irudi abstraktuz bihurtzen ditu. Bere azpioharmenaren ilusioak nagusitzen zaizko bere baitan eta margo oihalaren aitzinean errealitate bilakatzen, kasik ohartu gabeko irudi batean. Bere margolana sakondua, gogoetatsua eta miresgarria da. Labirintoak, gurutzatzen diren lerroak, bat egiten duten biribilkiak, berdin egin marrak, kolorebakarreko tonuek gogorat ekartzen dute oroitzapen araztuak, errealitatetik eta munduaren ikusteko moldeari buruz ikusleari gogoeta egiteko sustatzen duen irudimena.
Artisten atzera |
||||||||||||||||||||||||||||
|
||||||||||||||||||||||||||||