Artisten atzera
|
||||||||||||||||||||||||||||
José Mari APEZETXEAApezetxea Erratzun jaio zen 1927an. 50. hamarkadako hasiera arte bere margolaritzaren oinarri teknikoak bereganatzen ditu, ondoren 10 urte iraungo zuen (1955-65) "abstinentzia artistikoko" garai bat ezagutzeko. Geroztik, Apezetxeak aire librean margotzen du, hertsadura orotatik askatuta: paisaiak, mendiak, zuhaitzak... bere bihotz eta arrazoimenari aske ibiltzen uzten. Denboraren poderioz lortutako eta erabat menperatutako teknika batek antolaturiko intuizioa. Ondorioz, Jose Mari Apezetxeari buruz honako iritzi hau daukatenekin bat egin dezakegu, alegia, Apezetxea "euskal margolarien margolaria dela, batez ere Igurikeako margolariena", bera kide zen taldearena. Baztango, Elizondoko udalerrietako edota Arizkungo paisaiak biribiltasun eta irmotasunez margotzen dituen margolaritza da: "Hemen baratzeak maiatzean prestatzen diren era berean hurbiltzen zaio Jose Mari bere margora, presarik gabe, baina, gelditu gabe ere, hazten. Abentura emankor eta amaiezina. Abentura emankorra bere artera bihotz zabalik hurbiltzen garen guztiok inspiratzen gaituelako, eta ferietako zaldien aurrean dauden umeak bagina bezala astintzen gaituelako. Baita abentura amaiezina ere, behin bere koadroetan sartuz gero, ezin baituzu beraietatik irten...
Artisten atzera |
||||||||||||||||||||||||||||
|
||||||||||||||||||||||||||||