Irkus ROBLES ARANGIZ
1937an Begoñan (Bilbo) jaioa, Irkus Robles 11 anai-arrebako euskal familia handi baten 8. semea da. Hilabetea besterik ez zuenean, bere gurasoak Beskoitzen ezartzen dira, eta Irkusek bertan igaroko du bere haurtzaro osoa, 1952an Bilbora itzuliko den arte, Iparraldean bizitakoak aberastuta, eta horretaz eta baita bere sustrai bizkaitarrez kontziente izanik.
Orduan, atseginagatik, Irkusek marrazketa ikasten du, baina baita antzerkia, dantza eta kantua ere, familiaren barnean horretan jarduten duelarik. 1970tik aurrera era beteagoan arituko da margolaritzan, 1973an Bilbon egingo duen lehen erakusketarekin: serie oso luze baten aurrena (Iruñea, Donostia, Gasteiz, Caracas, Mexiko, Baiona, Madril...), ezin ukatuzko arrakasta izan zutenak.
Irkus Robles margolari euskalduna da, balioetsia, jator eta konbentzitua, Montes Iturrioz, Cabanas, Oteiza edo Ignace F. Bibalen oinorde zilegia, eta Euskal Herriko gizakien, bizimoduaren, tradizioen eta lurraren lekuko oso baliotsua. Bere mihiseetako bakoitzak balio paregabea hartzen du bere bildumagile oso ugarien begietan: benetakoarena!