Artisten atzera
|
||||||||||||||||||||||||||||
Oaia PERUARENABera de Bidassoa 1972 Txikitatik datorkio margolaritzarekiko interesa, non aitatxien etxean pasatzen zituen atsaldeak aldizkarietako irudiak marrazten. Margolari desberdinen eskutik jaso ditu klaseak baina Erratzuko Jose Mari Apezetxea izandu da bere lanean eragin gehien izan duen maisua. Van Gogh-en kolorearen mireslea,baita cezzanneren pintzelkadarena ere, hainbat urte pasa zituen figurazio munduan, baina bere barnean bizi zituen indarrak modu egokiago batean adierazteko beharrak bultzatuta, askatasun espacio baten bila, ezaguna zuen hura utzi eta bere barnera biratu zuen begirada. Bide berri hontan ispirazioa norberaren barruan da eta isiltasunak badu garrantzi handia, ezinbesteko tresna biurtzen baita, non isiltasun horri esker hutsune bat sortzen da, era berean beteta dena eta agortueziniko iturri hontatik jaiotzen da margolana. Bere lanean garrantzi handia du koloreak, baita trazoak ere, lehenengoa bizi duen intentsitatearen adierazgarri, bigarrena indar guzi horiek orekatu eta bideratzen dituen instrumentu bezala. Bere lanaren bitartez, gure existentziaren motora den eta denentzat ohikoa den pultsu hori isladatzen saiatzen da. Bere lana bilduma pribatu desberdinetan banatua da eta ainbat erakusketetan parte artu du, bai bakarka bai taldeka.
Artisten atzera |
||||||||||||||||||||||||||||
|
||||||||||||||||||||||||||||