Eraikin hau da Nafarroako Erresuman premontretar ordenako lehen monasterioa. XVII. mendeko klaustro soilak, lerroen garbitasunak eta xalotasunak, eta harlanduen berezko kolore gorriak agerian uzten digute eraikinaren edertasuna.
Multzoa, interpretazio eta erakusketa guneaz gain, klaustroaren gainaldeko behatokia da; bertatik, arkitektura hori begietsi, eta horretaz goza dezakegu.
Aretoak erromesen ospitalea zenetik gaur egunera arteko bidaia, XI. mendean hasia, erakusten digu : monastegiaren bilakaera, Done Jakueren bide zahar hau egin zuten erromesen joan-etorriak, eta Urdazubiren historia eta bizitza.