Monastegiaren jatorriaren data argi ez badago ere, IX. mendean Agustindar talde batek eraiki zuela uste da.
Hasiera batean erromesak biltzen zituen ospitalea zen eraikina. XII-XIII. mendeetan premontretar ordenapean zen, bertako abadeak 1785. urtea arte Zugarramurdi eta Urdazubiko jauna izan zelarik.
Bi sute handi jasan zituen : bata 1526. urtean, Nafarroak bere independentzia galdu zuenean, eta bertzea 1793an, Konbentzio gudan, 9000 aleko liburutegia errez.
Azken guda honen ondorioz frantsesek monastegia eta herria arpilatu zuten, bertako monjeek babes bila Loiola aldera ihes egin behar izan zutelarik.
Erdi Arotik ez da deus ere gelditzen: gaur egungo eraikinak XVI., XVII. eta XVIII. mendekoak dira, monastegiko garai gorenekoa.
1839. urtetik aintzin, Mendizabalen desamortizazioarekin, premontretarrek monastegia utzi egin zuten, eliza parrokian bilakatuz.
Gaur egu monastegiaren klastropea eta bertze eraikin batzuk berreskuratu dira museo eta erakusketa aretoan bihurtuz.