Urdazubi : Ura eta Zubi
Urdazubiko etxeak dira dudarik gabe zonaldeko erakargarri handienetariko bat. Indianoen etxeen fatxadak ur kanaletan isladatzen dira.
Herria eta bere inguruetan nonahi aurki ditzakegu etxalde eder eta galantak, denboretan indianoenak izanak. Indianoak, Ameriketatik etorritako biztanle aberatsak ditugu, zeinek hiriburuetako jauregien arkitektura neoklasikoa Urdazubira ekarri zuten XIX. mende hasieran.
Oraindik ere XVII. mendeko Pedro Aguerre euskal idazlearen « Axular » etxea mantentzen da.