Artisten atzera
|
||||||||||||||||||||||||||||
Luis Alberto OSPITALECHE1945a Rivera (Uruguai) Bere aitatxi-amatxiak Donibane Garazi (Baxenafarroa) eta Erasun (Nafarroa)n sortuak izanez, Ospitalechek euskal kulturaz jabetu da indar, itxura eta izaiteko ahala emanez bere eskultureri. Nafarroako museoan eta Urdazubiko kalostrapean erakutsi obreri esker arbasoen herrialderat itzultzen da berriz. Bere arte lanaren zati bat duzue zuen aitzinean, handiena ezagutua delarik erakusketen, hedadura handiko obren, irakaskuntzaren, sarien, estudio bidaien, kazetari-kritiken, liburu, nazioarteko erakustokietan izaitea, trofeoak eskuratzearen bidez. Eta guztiak amaitzeko, 67 urtetan, eskuratzen du 2012an, uruguaitar artista plastikoek nahi luketen saria eta deitzen dutena Arte plastikoen Morosoli delakoa. Omar Santos maisu eta artista plastikoak, Luis Ospitaleche-n sorkuntzaren laburpena aurkezten dauku: "Bere obraren hedatzean biziki kasu egiten du oinarrizko esprezio eta unibertsalari... Phidias (Grezia klasiko)-tik Ospitaleche arte. Artista gisa, nortasun asmatzaile egiazkoa du baina ere osoki paregabea da. Bere itxurek ez dute nehori zorrik. Joera gabeko segidak dira eta deus ikustekorik edozein artista batekin.
Artisten atzera |
||||||||||||||||||||||||||||
|
||||||||||||||||||||||||||||