Artisten atzera
|
||||||||||||||||||||||||||||
Roger BRAVARD(1923-2015) Roger Bravard Malentraten (63) jaio zen 1923ko martxoaren 20an. Artista margolaria, ilustratzailea, Aragoi eta Euskal Herriko paisaien maitalea, bertan ezartzen da betiko 1988ko urtean. Roger Bravardek Euskal Herriko argi eta koloreak margotzen ditu beti, bera inspiratzen dutenak, hain zuzen ere. Hasieran, "modeloaren espiritua aztertzen du beti, sublimatu baino lehen". Horrela, krokis ugari egingo ditu, zirriborroak, akuarelak, sorketa "heldu" bat erdietsi arte... Bere ikuspegiaren eta ikuspegi horren forma plastikoaren heltze prozesua dena. Lyongo Arte Ederretan jaso zuen prestakuntza klasikoaz gain, Roger Bravardek abstrakzioaz baliatzen da, baina bere burua mundu eta errealitatetik bereizi gabe bere margolaritzan. Horrela, zenbait katedralen aurrealdeak (Burgos, Baiona...) ezagutuko ditugu bere mihiseetan, edota euskal kostaldeko bistetan inspiraturiko marinak ere. Formatu txikiak ere badaude, koloreztaturiko trazuak, toki publiko desberdinetatik irteten ari diren talde edo jendetzek inspiratuak. Roger Bravardek asko bidaiatu du, eta bere inpresio piktorikoak ekarri ditu Espainia, Italia, Ingalaterra, Greziatik etab. Europan, baina, era berean, baita Ipar Afrika, India eta Nepaletik ere. Benetako margolari "europarra", bere kideek ezagutu eta balioetsia, Roger Bravardek egitura eta estilo oso berezkoetan margotzen du, inoiz ez erabat abstraktuak.
Artisten atzera |
||||||||||||||||||||||||||||
|
||||||||||||||||||||||||||||