Artisten atzera
|
||||||||||||||||||||||||||||
Monique LEINERTMonique Leinert, Grenoble deitu hirian sortua da. Margolari eta obra biltzaile zorrotz baten alabasoa da. Pintore frango ezagutu ditu bere aitatxiri esker. Hamabi urtetan jadanik emazte itxurak marrazten zituen argitaraziz atxikimendua bere amari «emazte guziz goxo eta eztia». Hamasei urtetik goiti, Grenoble hirian aurkitzen den Arte Ederrak eskolan bere ikasketak segitzen ditu. Zalu, bere erakasleak ohartzen dira bere gaitasunaz, erranez talentu paregabea duela. Provence eskualdean finkatu orduko margotzen ditu inguruan dituen paisaiak eta agerian emaiten erakustoki desberdinetan. Katia Granoff-en ezagutza egiten du : artegaleria jabe famatu hunek margotzeko trebetasun batzu aurkitzen dazko. Hortakotz idekitzen dazko erakustoki handi batzuen ateak hala nola Cannes, Paris, Tokyo, Kyoto, Honfleur deitu hirietakoak, besteak beste. Laurogeita hamar hamarkadan, berrikuntza bat agertzen da bere margolanetan : aurkezten du bereziki emaztea, azpimarratuz bere dotoretasuna, bere gozotasuna, txapela batez apaindua, iragan garai bateko eta aldi berean hainbat oraingoa, eztia, ametsetan, emozioz betea eta batzutan presuna isila. Monique Leinert-en margoen gozatzeko parada ezin hobea dugu hemendik aurrera jakinez Euskal herrian bizi dela eta obra berriak sortzen segitzen duela.
Artisten atzera |
||||||||||||||||||||||||||||
|
||||||||||||||||||||||||||||