Artisten atzera
|
||||||||||||||||||||||||||||
Iñaki OLAZABALAndoain 1959 Zinka, Itxuraz, material hotz, arraro, gogor et denborak ezin higatuzkoa da ; ez dirudi, beraz, sorkuntza artistikorako aproposa. Bada, balentria edo arintazun ametsa bete du Iñaki Olazabal zizelkariak, egun batez erabaki baitzuen bere lana zinkari lotzea eta zinkaren menpe ezartzea. ¿Noiz? Hain zuzen, Parisko zinkazko teilatu tradizionalen aitzinean zur eta lur gelditu zenean. Geroztik, Zumaiako tailerrean, artistak zinkazko xaflak moztu, elkartu eta soldatu egiten ditu, eta, inspirazioaren arabera, Jainkotegi, Maska, Zelatari edo Amaetxe bihurtzen. Bere eskulturek forma geometriko eta soilak dituzte, Arte Povera eta Espresionismo Lirikoarenartekoak. Natura, espiritualtasuna edota gizakia ekartzen dituzte gogora, eta ikuslearen begiradaren sentimentaltasunari dei egiten diote : orain segurtasun, orain kezka, orain zorion, orain tristura. Bestalde, beharbada, soldaduraz piztu eta azidoz leundu metal-azalaz, obra gordin minimalistek artistaren bizitzako sufrimendu-aztarnen berri ere ematen dute, oharkabean. Olazabalen obrak denboraz kanpoko monumentuak edo megalito modernoak dira ; nortasun sendoa dute, eta beren presentzia enigmatikoak emoziozko erantzuna eragiten du . Gaur taldearen oinordeko gisa, Olazabalek euskal eskultura garaikidearen dimentsio poetikoena agerian uzten du.
Artisten atzera |
||||||||||||||||||||||||||||
|
||||||||||||||||||||||||||||