Iñaki RUIZ DE EGUINO
1953an Donostian sortua. Eskultorea, margolaria, grabatzailea, idazlea, hizlaria, arte-kritikaria eta erakusketen komisarioa
Zaragozako Arte Eskolan ikasi zuen. 1974 urtean jarri zituen ikusgai lehen aldiz bere lanak. Handik aurrera izan duen jarduera profesionala Espainiako azken urteetako ibilbide plastiko erakargarrienetakoa da. Erakusketa asko egin ditu, eta publikoak eta kritikak oso ondo hartu dituzte; gainera, sari eta onarpen ugari jaso ditu. Egile honen artelanak koherenteak eta indartsuak dira, intuiziozko errebelazio estetikoan, bizitzeko grinan eta diziplina formalean oinarrituta.
1972tik 1977ra bitartean, espresionismo abstraktua landu zuen margolanetan. Ondoren, espazio plastikoaren kontzeptuari buruzko ikerketa pertsonala garatu zuen serie hauetan: Errealismo Cosmogónico Mágico (1977-1980); Pintura tetradimensional (1980-1985); eta eskulturan: Identidad de Espazio y Materia estética. 1980-1990 hamarkadan, hizkuntza geometrikoa erabili zuen (eskultura eta pintura) honako serie hauetan: “Elementuz de utillaje tradicionales”, “Arquitectura rural”, “Papel y cuerdas” eta “Flotaciones-Gravitaciones”. 1990etik aurrera, laborategi plastikoaren oinarri teoriko-praktikoak zabaldu ditu eskulturan, grabitazioetan, erliebeetan, pinturan, lan grafikoan eta beste euskarri batzuetan.
Ruiz de Eginoren lanak nazioarteko foro askotan, Europako 30 museotan, erakundeetan eta espazio publikoetan erakutsi dira. Gaur egun, nazioarteko artista geometriko entzutetsuenetakoa da.
Arteari buruzko egile espezialista gisa, 40 lan baino gehiago argitaratu ditu.