Artisten atzera
|
||||||||||||||||||||||||||||
Patxi ARANOA1960an Buenos Airesen (Argentina) jaioa. Bere aitona, Juan de Aranoa margolariak (Bilbo) eta bere aita, Juan Jose Aranoa margolari eta arkitektoak irakatsi zizkioten margolaritzaren hastapenak. 1978an, Nafarroako Iruñean ezartzen da bere familiarekin, eta Isabel Baquedano, Juan Jose Aquerreta eta Salvador Beunza irakasleen margolaritza ikastaroak jarraitzen ditu. Patxi Aranoa bera da gaur egun margolaritza irakaslea Iruñeko alde zaharreko Aranoa Tailerrean. Bere buruari eta bere lanari buruz dio "besteak" direla bera artista bihurtzen dutenak, eta estetika hutsak azaldu ezin dezakeen beharrezko harreman horretatik datozkiola inspirazio eta indarra... Batez ere bere margoetako lehen planoek arduratzen dutenez, argiak berak gorputzari eta irudiei eragiten dizkien muga sotilak lantzen ditu. Gehienetan argiluna aukeratzen du, bere sentiberatasunerako kolore biziek argiari kalte egiten diotelako... Bizitza sorra, aldi berean isila eta sentsualki hautemangarria isurtzen da giza irudi anonimo hauetatik, beren intimitatean araztuak, erromantze poetikoak bezala...
Artisten atzera |
||||||||||||||||||||||||||||
|
||||||||||||||||||||||||||||