Artisten atzera
|
||||||||||||||||||||||||||||
Javier OBESOErrenteria (Guipuzkoa) 1952 Marrazkilaria, grabatzailea eta ibilbide luzeko pintorea. Mundu osoan zehar egin ditu erakusketak. Xabier Obeso, mendera ezin den talde horretako kide da, eta nahiz eta presioa nagusi izan duten, inoiz ez diote uko egin figurazioari. Garai batean progresista alai haiek soilik espresionismo abstraktuaren alde zin egiten zuten, eta pintura joera horren obrek galeriatako hormak betetzen zituztenean, ez zuten ezertxo ere jakin nahi izaten figurazio lengoaia erabiltzen zuen artearekin. Bere ibilbidean zehar hainbat bide esploratu ditu, eta uste duenean agortu arte zeharkatu dituela, gai berriak eta espresio bide berriak bilatzeari ekiten dio, esaterako, surrealismoa, eta, baita hiperrealismoa ere, honengatik REVISTART aldizkariak espezializatuak “Espainiako arte panoraman hiperrealista nagusietako bat” izendatu zuen. Gaur egun “Errealismo filosofikoa” delakoan kokaturik dago. Izan ere, bere obran bateratzen dira dituen bi grina handiak: artea eta filosofia. Filosofia hausnarketa sorta bat da , interesatzen zaizkion gaiei buruz, esaterako, erlijioa, gizarte-kritika, antropologia eta giza- eta jainko-munduarekin zerikusi duen guztiarekin. Horretarako hiztegi zabal batez baliatzen da, sinbolo bidez eraikia, bera kezkatzen dituen gaiak kontatzeko.
Artisten atzera |
||||||||||||||||||||||||||||
|
||||||||||||||||||||||||||||