Louis DERBRE
" Gunea sortzea, goiargi gehiena emaitea obra bateri, hori da nere griña bakarra".
Louis Derbré, 1925ean sortua da La Mayenne eskualdean, Montenay deitu herrian. Bere burasoak laborariak ziren. 1945ean, Parisen plantatzen da nun lan egiten duen langile gisa Arteari buruzko argitalpen batean. Zalu zizelkaritza bere ganatzen du eta 1951n Fénéon delako saria eskuratzen Louis Aragon-en eskutik :aitzinamenduaren hastapena izan zen.
Emile Gilioli zizelkariaren laguntzaile bihurtuz, bereizi da errealismo hertsietik bere baitako obreri. Arras ona da irudi hartzeko. 1962an, gehieneri agertzen da "Rodin, Maillol, Derbré" erakusketaren karietarat Hervé Odermatt, Matignon etorbideko Hervé Odermatt Arte galerian.
1970ean, Arcueil deitu herrian lantegia emaiten du eta galdategia sortzen. Hor ditu bere lehen brontzezko obrak zizelkatuko.
Dagoeneko, ainitz jende ospetsu, hortaz interesatzen dira (Yul Brunner, Antony Quinn eta beste...)
1971tik goiti, bere obrak Katia Granoff erakustokian ikusgai izanen dira eta ondotik 1976an Pariseko Arcurial deitu arte galerian.
1972an, 1,80 metroko diametroa duen brontzezko obra bat "La Terre" eraikitzen du Tokioko hirian. Oraino kopia bat ikus daiteke Pariseko La Défense deitu auzoan.
1981ean, Louis Derbré kultur gunea sortzen da Mayenne aldean, Ernée hirian : bere obra handiak 7 hektareako eremu berdean erakutsiak dira.
Mugarik gabekoa da bere lana. Zizelkatzen du "La Maternité" deitutako obra Lariboisière izeneko eritegia, 1996an estreinatua bainan ere sei obra alimaliak Hiroshimaren ondoan den bakearen oroitarria. Bost urte emanen ditu "Le Prophète" izeneko 6,50 metroko obra nagusia eta 12 tona pizu duenaren eraikitzen
Arcueil-eko ateleria uzten du Mayenne alderat itzultzeko nun 2011n pausatzen den.
Errotik langilea, betidanik izadiak inspiratu du. Horra zendako maite zuen ohituki Euskal Herrirat etortzea, bereziki zaldi eta zezeneri buruzko lanarentzat. Bere emaztea eta alaba hemen bizi dira oraino.
Artea eta Letren ofiziari gero, merezitu ordenaren zaldun eta 1988an René Ballayer-eri esker ohorezko legioko zaldun izendatua da.
Aspaldiko artelanez inspiratu goi mailako ofizialeen ondoko gai, Frantses zizelkari gorenetan aurkitzen da bere izena.