Juan GORRITI
Zalantzarik gabe Juan Gorriti, nafar artista bikainaren lantegi eroan, bere aintzineko Eduardo Chillida eta Jorge Oteiza haundien itzal ikaragarria sumatu daiteke.
Ongi ulertzeko lehenik jakin behar da eskultura bera, euskal oinarrietan aspaldidanik erroturik dagoela : benetako eskultura modernoa eta hala ere aintzinatekoa, euskal herriaren izate eta nortasun herrikoian xertatua.
Gorriti gizon sentikorra, mendi,oihanik sakonki maite dituena, « herritik sortzen eta herrira itzultzen den artea » Fernand Leger’ek erraten zuen bezalako horretan bere unibertsoa eraikitzen duena.
Unibertso garbi eta hutsa, azkar eta sendoa, Sarako elizan sutetik gorde zituen habe eta zutabeen parekoa mendeak zituzten zurak, suaren garrek sekulako itxura emanez arima aldatu gabe utzitakoak.
Zurezko eskulturak Gorritiren eskuek moldatu eta berreginak, argiak zeharka sartuaz argiztatu eta berpiztuak.
Zurezko imajinak zorrotz eta bikainak, nun agertzen zaizkigun, unrdin kolorezko aulkitxo surrealista bakarren batzuk, eguneroko baserri bizitzako lekukoak agian…Hainbat gauza erran nahi luketenak.