SOLORZANO
Donibane Lohizune 1937
“ERREALITATETIK ABIATZEN NAIZ, eta osagai batzuk baino es ditut atxikitzen”.
Edouard SOLORZANO gizon isil eta apala da, baina hitz gutxi batzuk aski ditu ia berrogei urtez artista bizia bideratu dioten bilaketa eta planteamendua laburbiltzeko. Lurra landuz edo marraztuz, zizelkariak emozio estetikoa bilatzen du, batez ere gizakiaren irudikapenean, hori izan baitu beti gai kutuna.
Solorzanoren eskulturek, brontze isuri, hareharri moldatu edo metal tolestuzkoek, ohiko gaiak jorratzen dituzte maiz (bikotea, amatasuna, biluztasuna…), Pierre Espilek Solorzanori buruz idatzi zuenez, bere lanek “Maillolen gozotasun harmoniatsua” ekartzen dute gogora, “abstraktutik hurbil”. Klasizismotik aldentzeko, Solorzanok eskultura arkaiko eta primitibora jotzen du, denboraz kanpoko forma soilen bila; nahasketa horrek nortasun eta bizitasun handia ematen die obrei, bolumenen orekari eta harmoniari esker. Erliebeekin, betearekin eta hutsarekin jolasean, zizelkariak figurazioa bere egiten ditu, aurretik Henry Moore edo Alexander Archipenkok egin zuten bezalaxe.
Sorkuntza bakoitzean, formak eta edukiak koherentzia osoa dute; ikuspuntu askotatik begiratzekoak dira, eta barnea eta kanpoa ezin hobe adierazten dute. Artista kezkati eta arduratsuak adierazkortasun handiko figurazio findua agertzen du eta, Solorzanoren beraren hitzetan, “errealitatea bihurtzen du, visita azaleratzeko”.