Christine ETCHEVERS
1953an Baionan jaioa, Christine Etcheversek aitortzen du betitik margolaria izan nahi zuela.
Umetan Kanbon bizi izan zen; Pablo Tillac behatzen du, eta honek eragiten dion jakin-minaren ondorioz, margolaritzaren grinak harrapatuko du: margolaria izango da… nahitaez! Parisko Arte Ederretan eta, ondoren, Bordeleko Arte Ederretan (Charazac irakaslearen klasean) jasoko duen prestakuntza akademikoa lagun izango du, baina bere indarra beste nonbait dago eta abstrakzioari heltzera bultzatzen du, bat-bateko arrakastarekin (Margolaritza Frantses Gaztearen 1. Saria, Arteetako Akademia Europarraren Saria).
Christine Etcheversek kemen handia du eta, ondorioz, bere lanak gailentzen zaizkigu, sinbolismoak eta zeinuen irudimenak bortizki kutsatutako hizkuntza abstraktua atzemanez gero; ez al du berak aitortzen hieroglifikoek liluratzen dutela? Bere lanak barne-barnekoak dira, eta koloreen leherketa, eraketa perfektua eta zorion komunikatiboa elkartzen ditu, baita bizitzaren lekukotasun zoragarri batek eraginiko aldakortasun sortzailea ere. Bere gainezkako irudimenezko ibilbideak garai batean euskal estelaren inguruan lan egitera darama, eta horren aldaerak koadro eta eskulturetan egiten ditu Baionako Euskal Museoko erakusketa oso nabari batean.
Christine Etcheversek orain heldutasun osoan jarraitzen du bere lana, margolaritza abstraktu baina narratibo batekin, distiratsu eta lirikoa, bere garaian erabat inplikatua, eta euskal izaeran indartsuki errotua.