PIER
1950ean jaioa, 1969tik aurrera Pierek "apalki" bere debut artistikoak egingo ditu, Bordeleko Arte Grafikoen Eskolan ikasi ondoren.
Bere aurreneko lanak inpresionismoaren menpe baldin badaude ere, laster aldenduko da bere kideengandik, bere konposaketen lerro distiratsu eta antolatuekin. Argitan murgilduriko lerroak, bere sorterri Euskal Herriko paisaiak eta pertsonaiak gogora ekartzen dituztenak.
Ondorioz, Pierek badaki bere margolaritzari neurritasun eta gozotasuna ematen, argi eta berotasuna. Pier, bere margolaritzaren bidez, tokiko tradizioaren esparru osoetan sartzen da, eta, agian konturatu ere egin gabe, bere historiaz harro dagoen herri bati omenaldia egiten dio.
Geroztik, Pier bera sartu da gaur egungo euskal margolari handien historian.
Horregatik, seguru asko eta denbora luzerako, bere "izena" gogoetan grabatua geldituko da.