Thomas FISCHER
Tomas Fischer 1941ean Zurichen jaio zen.
1966tik aurrera Espainian bizi da (urteko zati bat Nafarroan) eta hor jardungo du enpresari gisa; baina 1996tik aurrera bakarrik eskulturan jardungo du autodidakta bezala.
Ondoren, bere bizitza artistikoa erakusketa anitzen bidez gauzatuko da, berak 1997tik aurrera etengabe lotuko dituenak: banakakoak, baina baita ere taldekoak (Gruma-x taldearekin Malagan; Marbellako El Catalejo galerian, edota Antares taldearen barruan Sevillan)... Tomas Fischerrek "Margolari eta eskultoreen elkarte espainiarrarekin" erakusketak egin ohi ditu eta bere lanak bilduma pribatu anitzetan daude Espainian, Suitzan edo, baita ere, Alemanian eta Estatu Batuetan.
Fischerren eskulturek gaur egungo munduari buruzko hausnarketa etengabea adierazten dute, baita gizakiari buruz eta gizartearekiko eta naturarekiko bere harreman konplexuei buruz. Animalien mundua bere gai errepikarietako bat da. Bere lan "handienen" artean aurkituko ditugu: "La Agonía del Guerrero" (gerlariaren agonia), "El Gallo" (oilarra), "El Ángel de la Guarda" (aingeru guardakoa) edota Ikaro figuratibo bat "Ícaro figurativo"...